Hiri-Kronikak

Zuzeneko magazine bat da, elkarrizketak, musika-emanaldiak, bideo-proiekzioak, performanceak eta sorpresa bat edo beste biltzen dituena. Arkitekturak eta hiri-diseinuak pertsonen nahiz eraikitako ingurunearen zaintzen arretan duten eraginari buruz leku desberdinetatik hitz egiten diguten kronikak..

 

Zaida Muxi Martinez

Buenos Airesen jaio zen, 1964an. Buenos Airesko Unibertsitateko Arkitektura, Diseinua eta Hirigintza Fakultatean egin zituen ikasketak, eta Sevilla Arkitektura Goi Eskola Teknikoan doktoratu zen. Gaur egun, Bartzelonako Arkitektura Goi Eskola Teknikoko irakaslea da, bai eta Kataluniako Unibertsitate Politeknikoko XXI. mendeko Etxebizitza Laborategia masterreko zuzendaria ere, Josep Maria Montaner irakaslearekin batera. La Vanguardia egunkariko Cultura/s gehigarrian kolaboratzen du. Oso ezaguna da espazio- eta genero-kontuetan duen eskarmentuagatik.

 

 

Iñaki Alonso

Iñaki Alonso (Madril, 1971) Madrilgo ETSAn ikasketak egin zituen arkitektoa da 1988az geroztik. Arkitektura sozialean (cohousing/coliving) eta ekologian espezializatuta dagoen sAtt arkitektura-bulegoko bazkide eta zuzendaria da. SANNAS, Balantze Hirukoitzeko enpresen elkarteko sortzaileetako bat eta presidente ohia. ECOMETRO arkitekturan ekologiaren neurketa eta zabalkundea neurtzeko elkartearen sortzaileetako bat eta presidentea. Madrilgo Entrepatios etxebizitza-kooperatibaren (cohousing ekologikoa) sortzaileetako bat.

 

Isabel Martín

Isabel Martín (1986. Punta del Moral, Huelva). Egunerokotasunaren hirigilea eta arkitektoa da lanbidez. 2017az geroztik ingurune sentsibleak eraikitzen ditu Eva Morales eta Cristina Albarekin Cotidiana.coop. kooperatiban.

Bere pre-okupazioa bizitza da: feminismoa, lurralde-azpigarapena, maila pertsonala eta bere izaera politikoa, historia eta bere memoria, iragandako, gaur egungo eta etorkizuneko emakumeak eta isilaldi guztiak. 2018an bere lehen poema-liburua argitaratu zuen, “90.3 de vaciante” izenburuarekin (Crecida).

Eta esku hartze berezia:

Txaranga Urretabizkaia

Musika esperimentu dibertigarria eta ez konbentzionala. Orkestra hiperbentilatua, haizezko instrumentuekin osatua: tronpetak, saxak, tronboia … Jaialdi honetarako sortutako konposizioak aurkeztuko dituzte.

Mawa3

Juan Pablo Ordúñez / MawatreS (Madril, 1986) duela 10 urte baino gehiagotik hona Bilbon bizi da, lan egiten du, zakurra ateratzen du eta fakturak ordaintzeko modua bilatzen du. Bere denbora igarotzen du hausnarketa egiten: monumentuak ideia ona izan ote ziren… eta energia hori eta proposamen horiek berak “Errazagoa da munduaren amaiera imajinatzea kapitalismoaren amaiera baino” errepikatzen duen testuinguru batean merezi izateko nahikoa txispa duen zerbaitetan nola bihurtu daitezkeen.

 

Igor Calvo

Igor Calvo (Barakaldo, 1972) hiri-ingurunean aurkitzen du bere argazkilaritza-lanaren gakoa eta oinarria, herritarra produkzio/kontsumo objektu soil eraldatzeko prozesuetan eta diskurtso-produkzioa eta errealitatea banantzen dituen tartean oinarrituz. Komite Kolektiboaren kide sortzaile gisa lankidetza-arteari lotutako proiektuak, e-zineak edo instalazioak antolatu ditu; eta horrez gain, hiri-mailako esku-hartze asko garatu ditu eta horietan parte hartu du.

aurkezle: 

Nuria Moliner

Nuria Moliner (Bartzelona, 1991) arkitektoa, ikertzailea eta komunikatzailea da. TVEko La 2 kateko Escala Humana programaren aurkezlea eta edukien aholkularia da. Editorea da honako hauetan: Actar Publishers, urbanNext.net eta BcnMés; eta ikertzailea UICko Eraikuntza Industrializatu eta Jasangarrirako Berrikuntza Teknologikoko Laborategian. Ponentea eta aurkezlea hainbat ekitalditan: MIES Awards, FAD Sariak, BBConstrumat edo Genio-Innovación Sariak, eta Madrilgo Europar Unibertsitatean.