Hiri zaintzaile batentzako errezetak

ostirala, 15 azaroa 10:00 h.

Bilborock
C/ Muelle de la Merced 1, Bilbao

soilik izen-ematearekin

Zer hartu behar dugu kontuan zaintzak hiri-diseinuan txertatzean ?

Festibalak hautatutako hirietan hainbat esperientzia jarri dituzte abian zaintzaren alorrean, eta tailer honetan gonbidatu egingo ditugu tailerrean parte hartzeko izena eman duten pertsonekin (udal-teknikariak, herritarrak, gazteak, adinekoak eta hiri-diseinuan interesatutako edozein pertsona) elkarlanean jardutera.

Zaintzen arretari loturik hiri-diseinuaren patologiei buruz egindako diagnostiko batetik abiatuta, hirian zaintzak txertatzeko lagungarri izango diren zenbait tratamendu eta errezeta proposatuko ditugu elkarlanean. Vademecum moduko bat egingo dugu horrela, diseinatzaile, arkitekto, hirigile, hiri-kudeatzaile eta espezializatutako erakundeen kontsultarako agiri aproposa izateko. Vademecum edo errezeta multzo hori 8 espezialitatetan egituratuko da.