Bi metro lurpean

larunbata, 09 azaroa 10:00 h.

Irteera puntua: Algortako Metro geltokiko plaza

25€ Janaria barne

Zaintzen eta arduragabekerien hiria ezagutzeko lurpeko bidaia.

Goitik behera eta behetik gora doan ibilbidea. Agerpenak eta desagerpenak aurkituko ditugu bidean, hiriarekin harremanak izateko moduez, osasunari, bizitzari eta, ondorioz, heriotzari buruz hitz egiten duen lurraldean murgilduz.

 

Oraingoan gidari hauek izango ditugu:

Nuin Gonzalez
Farmazia-ikasketak egin ditu. Osasun Publikoan lanean 1989. urteaz geroztik. 2008an Osasunaren Sustapeneko arloan hasi zen lanean, eta hortik hainbat proiektu bultzatzen eta koordinatzen ditu osasunaren aldeko baldintza eta inguruneak sortzeko eta osasun-desparekotasun sozialak murrizteko.

Gaur egun Osasunaren Sustapeneko arduraduna da Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzan.

Patxi Cirarda
Farmazian lizentziaduna eta Osasun Publikoan masterduna da, eta Osasunaren Sustapeneko arduraduna Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren mendekoa den Bizkaiko Osasun Publikoaren Zuzendariordetzan. Esperientzia zabala du osasunaren sustapenaren eta babesaren alorretan. “Osasuna eta hiri-garapen jasangarria. Tokiko hirigintza-jarduerek osasunean zer eragin duten aztertzeko gida praktikoa” izeneko koadernoa idazteko lanen koliderra

Patxi Galarraga
Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoko arkitektoa eta PROJEKTA URBESeko bazkidea. Hiri-aholkularitzako enpresa horrek zeharkako prozesuak proposatzen ditu, arduradun politiko, teknikari eta herritarren prestakuntza eta parte-hartzerako. Ingurune publikoen plangintza, proiektu eta eraldaketan aholkularitza eta abokatutza sustatzea du helburutzat, ingurune publiko horiek zaintza-lanekin, gizarte-harremanekin, eguneroko mugikortasunarekin, jokoarekin, paseoarekin eta beste hainbatekin lotutako premietara egokitzeko.

Miren Vives
Donostiako Arkitektura Goi Eskolako arkitektoa eta PROJEKTA URBESeko bazkidea. Hiri-aholkularitzako enpresa horrek hiri eta auzo osasuntsuagoak eta bidezkoagoak sustatzen ditu. Ingurune fisikoak eguneroko bizitza eta ongizate indibidual zein komunitarioan eragiten duen inpaktua balioesten duten diagnostiko eta proiektuak proposatzen ditu. Horretarako hainbat ikuspegi hartzen ditu aintzat, hala nola generoa, zahartze aktiboa, haurren autonomia, dibertsitate funtzionala edo ahalmen ekonomikoa.