Mem bat extravaganza & Fluido Rosa (RNE3)

ostirala, 22 azaroa 20:00 h.

Bilborock
C/ Muelle de la Merced 1, Bilbao

*Extravaganza: ikuskizun handia. Ohikoa ez den moduan edo ordenan zerbait egitea. Gauza arraro, bitxi, berezi edo original bat egitea.

MEM BAT EXTRAVAGANZA, URBANBAT Hirigintzako eta Gizarte Berrikuntzako Festibalaren eta MEM Nazioarteko Arte Esperimentalaren Jaialdiaren arteko topaketa da.

 

FLUIDO ROSA (RNE3) programa zuzenean honako emanaldiekin:

 

YAK42: Différence et Répétition

YAK 42 hegazkin modelo bat da, komertziala eta sobietarra. 1975ean egin zuen lehen hegaldia, Franco bere ohean hil zen urte berean, hain zuzen. YAK42 proiektu irekia da, musika elektronikoaren, ikuspen korrosiboen eta psikodeliaren uztarketa, errepikakorraren eta diferentzia katartikoaren mantra. Indarkeriari eta suntsiketari buruzkoa: pornografia eta gerra. Dionisio eta Black Panthers, Dada eta Hồ Chí Minh; Peter Blake, Bruce Haack edo Cabaret Voltaire. Anti-eslogana.

Ramón Faura musikari eta arkitektoaren proiektua. ELISAVAn irakaslea da, eta gizarte-gaien alorra koordinatzen du. Quaderns d’Arquitectura i Urbanisme aldizkariko erredakzio-burua izan zen (2003-2005). Erakusketen komisario izan da, hitzaldiak eman ditu, eta hainbat artikulu eta hiru monografia idatzi ditu. Une honetan “Destrucción” liburua amaitzen ari da.

Hamar disko argitaratu ditu (Yak 42, Macho, Le Petit Ramon eta Azucarillo Kings) eta Jon Spencer Blues Explosion, The Sonics edo Sleaford Mods taldeen telonero izan da.

 

“MARDID”

Gaurkotasun bete-beteko performance bat, hutsegite burokratiko baten ondorioz bizi izandako esperientzia batetik sortu zena eta nortasunari, gure sistema sozialari eta giza ergelkeriari buruz gogoeta egiten duena.

Performance soziodeliko bat, sorkuntza-prozesuan berez sortzen eta gaineratzen diren hainbat kanal artistiko, kontzeptu, ikur eta erreferentziaren nahasketa. Amaieran, toki berezi bat gorde da Tomas Mororen ”Utopia” lanarentzat eta Sulawesiko itsasoko “Bugis” marinelentzat.

Ignacio Galilea

Madrilgo Arte eta Ofizioen 1. eta 10. Eskoletan ikasle zelarik hasi zen marrazkigintzan eta ilustraziogintzan lanean. Produkziones Infinitas komiki-argitaletxe independentearen kofundatzailea.

Pintore gisa 1992. urteaz geroztik aurkeztu ditu erakusketak, Espainiako, Italiako, Bruselako eta Limako (Peru) hainbat galeriatan. Performer gisa “Odelot” Arte Erritualeko konpainiako kide izan da, hiru urtez. Julius Mirlo poetarekin batera “Mudanzas Contemporáneas” sortu du, espazio publikoetan esku hartzeko taldea.

*musika: Kris Engelen.

info+: http://www.galileaperformance.com/

 

AMAS
Amas emakume ausartak dira, Jakituria Perlak ateratzeko kontzientziaren sakontasun ilunetan murgiltzen direnak. Ivana Ray Singhek eta Maria Gatasantak osatutako bikote postindustrial esperimentala da. Ospe handiko izenak dira Bartzelonako underground eszenan, eta A Love Supreme, Màgia Roja eta Shaddock zigiluak sortu dituzte, besteak beste.

Erritmoak bideratzen du haien musika. Batzuetan, minimoa da, lisergikoa; beste batzuetan, berriz, birrintzaile eta hipnotikoa, nahierara deitzen eta desterratzen duen ahots batek gidatua, distortsionatutako cassetteek eta electribe er-1 sinteek sortua.

Zuzenekoetan erritu-elementu sendoa darabilte, ikuslea unibertso horretan nahasteko gauza izanik.

info+https://amas11.bandcamp.com/releases

 

LINEA TÁCTICA

PATETISMOA.PRIMITIBISMOA.SERIALISMOA.SOINU-KAOSA.MUSIKA ALEATORIOA.ESPERIMENTALISMOA.PERFORMACE FUNCIONANCEAREN ALORREKO OSAGAI ANITZEKO ARTE DESERROTU BATEKIN ESTU LOTUTAKO EKINTZAK.MUSIKA-IKONOGRAFIA BAT.BIDEZKO DEKONSTRUZIOAREN ONDORIOZKO EDO ZINTZOTASUNIK GABEKO KONPOSIZIOEI LOTUTAKO ORGANOA, HAIEN OSAGAI ARGIENAK HONAKO HAUEK DIRELARIK: MUSIKA BIHURRIA.AKZIDENTALA.ATENPORALA.ZEHATZA.GOZOA.ATSEGINA.ASPERGARRIA-MUSIKA ELEKTROAKUSTIKOA, EGUNAREN ARABERA ADIERAZPIDEAK ALDATZEKO GAUZA.ERREFORMAREN KONTRARREFORMAKO SOINU-EMAITZA BAT.HELBURUEN EREDUZKO TOKIAN HUTSUNE BAT UZTEN DUENA.LIDERRIK EZ.MONOTIPOAREN ARTISAUTZA TEKNIKOA.OINARRIZKO AÑEJOSTRONIKOAK.

info+: https://youtu.be/1Jj6PYPoMUo

 

“DESKRIBAEZINA”

Feminitate iletsua eta haren bizimodua historiaren, artearen eta ikuskizunen parte izan dira, eta alor horietan eragin dute. Jendearen begietan ez ziren ez gizakiak ez animaliak, ez gizonak ez emakumeak, baina bai gauza horiek guztiak aldi berean; horrenbestez, munstro kaltegabeak baino ez ziren gizartearentzat, burlaren eta kosifikazioaren mende zeudenak.

“Freak oro erotikotzat jotzen da, neurri handiagoan edo txikiagoan”
Leslie Fiedler

Deskribaezina Jessica Llorenteren performance bat da.
Mundua esploratzea gustatzen zait, ea zer aurkitzen dudan ikusteko. Horretarako, nire hurbilketa modua erabiltzen dut. Begirada eta begiratzeko modua erabiliz eta nire buruari galderak eginez emaitza batzuk aurkitzen ditut, eta ondorenean nire lanean islatzen ditut.
Prozesuan zehar erretratatuarekin inplikatzen naiz, haren ni barru-barrukoena eta haren esentzia argitzen ahaleginduz harengan ikusten dudanaren bitartez.