ONE-NO WOMAN-DAY

osteguna, 07 azaroa 20:00 h.

Bilborock
C/ Muelle de la Merced 1, Bilbao



One – no woman – day

Egunsentiarekin eguzkiak planetaren zati bat argitzen du, beti bezala. Egunak aurrera egin ahala, oihu, garrasi, zaun eta beste zarata sailkaezin batzuen artean, denbora moteldu egiten dela dirudi eta espazioak zabaldu egiten dira: emakumeak Lurretik desagertu dira. Naturak irribarre egiten du gizakiak, itxuraz, erotzeko zorian dauden bitartean.

Atxu Amann

Atxu Amann  (Madrid, 1961) Temperaturas Extremas Arquitectos slp enpresan egiten duen lana ETSAM unibertsitateko irakaskuntza eta ikerketa jardunarekin uztartzen ditu. Hypermedia ikerketa taldeko arduradun eta Komunikazio Arkitektonikoko unibertsitate arteko masterreko eta doktorego programako koordinatzaile, 2010ean Especculaciones lantegi propedeutiko esperimentala sortu zuen; gaur egun, Marina, Pablo, Mateo, Rakel, Cayetana, Andrés eta Claudia dira lantegi horretako kide aktiboak, eta arkitektonikoari loturiko ekintza disruptiboak gauzatzen dituzte.

 

Serafina Amoroso

Arkitekturan Doktorea eta ikertzaile independentea da, eta bere azken azterlanek genero-ikuspegiak eta espazioarekin eta hezkuntzarekin dituen harremanak dituzte oinarri. Irakasle parte-hartzailea AAren Visiting Teacher’s Programme delakoan Londresen (2014). MORE nazioarteko kongresuaren antolatzaileetako bat. 2019ko apirilera arte, Proiektuetako irakasle elkartua Florentziako Unibertsitateko Arkitektura Eskolan.

 

Zer da ikus-entzunezko iturri kodea?

Ikus-entzunezko Iturri Kodea formatu autobiografiko bat da, ikus-entzunezko hitzaldiaren eta komentatutako proiekzioaren arteko erdibidean planteatzen dena. Formatu eszeniko horretan, gonbidatutako pertsona ikus-entzunezko bere erreferentzietan murgiltzen da kontakizun bat partekatzeko gai bati edo ikerketa bati buruz.