POSIBLE DENA ZAINTZEKO AZPIEGITURAK

ostirala, 15 azaroa 19:00 h.

Bilborock
C/ Muelle de la Merced 1, Bilbao



Maskota arkitektonikoak, afekturako eta posible dena zaintzeko azpiegiturak

Askotan, zaintza arkitekturan konponbide gisa formulatzen da, arazoren baten deuseztatze gisa. Baina geure buruari galdetzen diogu zaintza beste modu batzuetan uler dezakegun: beharbada zaintzeak ez dakar soilik konponbideak aurkitzea, baizik eta galderak egitea; ez soilik eztabaidak ezabatzea, baizik eta horiek habitatzea; ez soilik arriskuak saihestea, baizik eta posible denari arreta ematea; ez soilik orainaldi aseguratuak bizitzea, baizik eta etorkizunak biderkatzea.

Uriel Fogué

Arkitekturan Doktorea (UPM, aparteko saria 2014-15; tesi finalista X BIAU, 2016). UEMko irakaslea. elii bulegoko zuzendarietako bat da. Espainiako Pabilioian parte hartu zuen Veneziako XV. Arkitekturako Bienalean (Urrezko Lehoia 2016). 2 obra ditu hautatuta European Union Prize For Contemporary Architecture Mies Van Der Rohe Award izeneko sarietan. Gabinete de Crisis de Ficciones Políticas delakoaren zuzendarietako bat da. What is Home Withour a Mother lanaren egileetako bat da (XIII BEAU saria 2015).

 

Hirian egitea eta desegitea

Hiriaren kontakizun produktibista eta kontsumista sendotu duten kontzeptuak nola “desegiten” diren erakutsi nahi du ponentziak. Horren aurrean, hirian benetan “egin” nahi duguna izendatzeko beste modu bat aldarrikatuko da. Aliantza publiko-pribatutik inposatzen diren “egiteko moduei” kontraproposamenak diseinatzeko dugun gaitasun indibidual eta kolektiboan dago, hain zuzen ere, hirian gure kaleak eta bizimoduak erreskatatzeko aukera.

Itziar González Virós

Arkitektoa eta hirigilea. Hiri-txikiagotzean, etxebizitza publikoen optimizazioan, hiriko erdigune historikoen eta landako eraikinen birgaitzean lan egiten du. 2002az geroztik aditu moduan jardun du espazio publikoko bitartekotzako eta gatazka-konponketako prozesuetan, parte-hartzean eta herritarren eta administrazioaren arteko lankidetzan. Bartzelonako Ciutat Vellako zinegotzi ohia. km ZERO aldi baterako enpresa-elkartearekin, Bartzelonako Ramblaren eraldakuntza integralerako nazioarteko saria irabazi zuen 2017an. Aktibista eta Herritarren Parlamentuaren sustatzailea.