Prozesua

osteguna, 24 urria ~ ostirala, 22 azaroa

Aribideko El Proceso proiektuan, “zainketa instituzionalen geografia” bat aurkezten digu Igor Calvok, gorputz soziala kudeatzen duten engranaje burokratikoak egikaritzeko eraikitako guneen bidez Bilbo konfiguratzen duen mapaketa bat.

Eraikitako gune anonimoa erakusten digu irudi bakoitzak, kasu askotan ikusezina, ko-errelato sinbolikoaren laguntzarik gabe. Guztiak ere –Europako Batasunaren diziplina zorrotzari jarraikiz– ezin konta ahala dispositibo Administratibo Horizontaletan integratuta.

Guneen atalasea zeharkatzeak inklusio/esklusio prozesuak menderatzen dituen diziplina pasiboa onartzea esan nahi du; sine ira et studio, boliziorik gabe, salbuespenik gabe, eskribiente anonimoen berezko banalitatearekin, haien pean dagoen biztanleriaren egia eta errealitatea baztertzen dute.

Botereguneetatik bereizten baditugu ulertezin bihurtzen diren zainketaguneak.