Zaintzetarako ekimenak

Proiektuen aurkezpen laburrak:

osteguna, 14 azaroa 19:00 h.

Bilborock
C/ Muelle de la Merced 1, Bilbao

 

 

 

 

Udalerriko berdegueen plangintza eta programazio berrian datza proiektua, eta ‘Camí dels Colors’ deitutakoaren sorkuntzan, hau da, oinez eta bizikletaz mugikortasuna erraztuko duen ibilbide berri bat, aisialdirako eta atsedenaldirako gune berriak biltzen dituena, hirigunearen hego-fatxada berronaratzen den bitartean, lurraldearekiko harremana eta hiriaren eta naturaren arteko konektibitatea hobetuz.

Info gehiago

 

 

EDOSKITZEKO ETA HAURTXOAK ZAINTZEKO GUNEAK (Gipuzkoa) I Farapi

 

 

Zenbait gune publiko –eta kanpoko gune– aldatzeko proposamena, betiere Gipuzkoako Lurralde Historikoaren barruan eta gune horiek edoskitzearen eta haurtxoak zaintzearen ondoriozko premietara egokitzeko.

 

 

 

 

Hezkuntza-proiektu bat da, zeinaren helburua jendea alor erkidearen eskala guztiez jabetzea den, betiere haurtzarotik abiatuta eta jolasaren bidez. Eta aldi berean diziplina arkitektonikotik etorkizuneko biztanleek izango direnek ekartzen diguten ikuspegi berriez ere jabetzea. Beren sormena garatzeko erremintekin hornituz artetik eta arkitekturatik.

Info gehiago

 

 

 

 

Lan komunitarioko ekimena, zeinak auzoak adineko pertsonentzat atseginagoak eta irisgarriagoak izan daitezela duen helburu, pertsona horiek eguneroko bizitzako jarduerekin jarrai dezaten, kaleetatik paseatzen eta leku esanguratsuetara joaten, betiere beste pertsona batzuekin harremanetan jarraitzeko moduan.

Info gehiago

 

 

 

 

Hiri-mikrojarduketen lana gune publikoa berreskuratzeko. Jarduketa horien diseinua kolektiboa da, herritarren parte-hartze prozesu zabal baten bidez. Printzipioen artean lurralde osorako baliabide publikoen berdinbanaketa, genero-ikuspegia, ikuspegi ekologikoa, eraikuntzarako benetako inplikazioa, erabiltzaileei dagokien erabilera eta mantentze-lana.

Info gehiago

 

 

 

 

Etxebizitza-eskaintzatik bereziki baztertutako gazte eta adinekoei bereziki zuzendutako proiektu komunitarioa. 16 apartamentu pribatu, gune eta zerbitzu partekatuak eta udalerriaren zabaldutako guneak dauzka.

Info gehiago

 

 

 

 

Komunitate bateko auzokoen artean interakzioa gerta dadin oinarrizkotzat jo ditugun funtzionalitateak biltzen dituen plataforma: trukatzea, laguntza ematea, hitz egitea, eta guztien gainetik: proiektu komunitarioak eta saltoki-sare adiskidetsuak garatzea.

Info gehiago

 

 

BIZITETXE (Durango) I Durangoko udala eta Tipi

 

 

Etxebizitza Ordenantza bat sortzeko lan-prozesua generoaren ikuspegitik. Araudi horrek diseinu-parametro berriak biltzen ditu familia-etxeko lanak eta pertsonen zainketa errazteko, eta baita auzotarren artean komunitate-lotura handiago bat sortzeko.

 

 

 

 

Hiriko zaintzako praktika eta harremanen inguruan agerikotasuna ematen eta sentsibilizatzen saiatzen den prozesu komunitarioa, hiri-diseinuaren eta garapen komunitarioaren erdian jartzeko lagunduz. Elkartze-saretik eta hirian jada dauden ekimenetatik zabaltzen da batez ere ikuspegi hori, gune kolektibo bat gauzatuz elkartze-ehun horri laguntza eta babesa emateko.

Info gehiago

 

 

 

 

Flâneuse, paseatzaile deserosoa, zeinak ez duen soilik guneen artean mugitzeko dugun modua aldatzen, baizik eta gune horiek geureganatzeko eta geuretzat erreklamatzeko dugun modua ere bai. Emakumeak elkarrekin ibiltzen garenean, zalantzan jartzen dugu ezarritako ordena, eta, hori egitean, kontrakontakizun bat eraikitzen dugu, hiritik eta gune publikotik ibiltzeko modu berri bat.

Info gehiago

 

 

Bataila bat irabazi duen soldadu bati sario moduan estatua bat jarriz saritu diotela pentsatzen badugu, bere plaka,  pedestala, brontze eta guzti… Nola ospatu nahi dugu modu beran kultura, zientzia, edo gure auzoko gizon zein emakume bat?  Proposamen honek beste mundu bat irudikatzen hasteko aurreikusitako guztiarekin apurtu nahi du … eta ideia proteinekin hastea da!!

Info gehiago

 

 

ZORROZGOITI AMESTEN (Bilbo) I  Zorroza auzo elkartea, Gure Lurra elkartea eta IMQ Igurco Zorrozgoiti

Bilbon dagoen Zorrozgoitiko  auzoan dagoen plaza baten eraldaketa parte-hartzailea komunitatearen integrazioaren alde egiten duena.