Andres Jaque

Andres Jaque

Andrés Jaque arkitektoa, idazlea eta komisarioa da, nazioartean entzutetsua eta arkitektura diseinuaren ikuspegi eskala-arteko eta transmedioaren bultzatzailea izateagatik ezaguna. Berrikuntza Politikoko Bulegoaren fundatzailea da. New Yorken eta Madrilen du egoitza arkitekturako praktika horrek, eta diseinuaren, ikerketaren eta ingurune kritikoetako praktiken bueltan lan egiten du.


Frederick Kiesler Prize saria jaso du, hau da, artearen eta arkitekturaren arteko mugan dauden ibilbideak aitortzen dituen saririk garrantzitsuena; Proiekturik Onenari Zilarrezko Lehoia ere jaso du Biennale di Venezian; horrez gain, Dionisio Hernández Gil Prize delakoa eman diote, kokaleku historikoetako esku-hartzeak saritzen dituena. Bere lana New Yorkeko MoMA bildumaren eta Art Institute of Chicagoren parte da, munduko beste museo garrantzitsu batzuetan egoteaz gain.


Andrés Jaque Columbiako Unibertsitateko Arkitektura Diseinu Aurreratuko zuzendaria da. Berrikuntza arkitektonikoko laborategi ospetsu horrek eman dio forma azken hiru hamarkadetako arkitekturaren eboluzioari. Bere argitalpenen artean honako hauek daude: ‘Superpowers of Scale’ (2019), ‘Mies y la Gata Niebla: Ensayos sobre arquitectura y cosmopolítica (2019), Transmaterial Politics (2017), ‘PHANTOM. Mies as Rendered Society’ (2013), ‘Transmaterial/Calculable’ (2017), ‘Dulces Arenas Cotidianas’ (2013), ‘Different Kinds of Water Pouring into a Swimming Pool’ (2013), ‘Superpowers of Ten’ (2016), ‘Melnikov. Car-park for 1000 vehicles’ (2004), ‘Ciudad’ (2005), ‘Piensa Madrid’ (2009) y ‘Everyday Politics’ (2011).



Actividades en las que participa en UrbanbatFest 2019


Volver a ponentes