Mikroaurkezpenak

Proiektuen aurkezpen laburrak

Osteguna, azaroaren 21a
19:00 h.

Bilborock
Mesedeetako kaia 1, Bilbo

Udalerriko berdegueen plangintza eta programazio berrian datza proiektua, eta ‘Camí dels Colors’ deitutakoaren sorkuntzan, hau da, oinez eta bizikletaz mugikortasuna erraztuko duen ibilbide berri bat, aisialdirako eta atsedenaldirako gune berriak biltzen dituena, hirigunearen hego-fatxada berronaratzen den bitartean, lurraldearekiko harremana eta hiriaren eta naturaren arteko konektibitatea hobetuz.

EDOSKITZEKO ETA HAURTXOAK ZAINTZEKO GUNEAK (Gipuzkoa) I Farapi

Zenbait gune publiko –eta kanpoko gune– aldatzeko proposamena, betiere Gipuzkoako Lurralde Historikoaren barruan eta gune horiek edoskitzearen eta haurtxoak zaintzearen ondoriozko premietara egokitzeko.
Hezkuntza-proiektu bat da, zeinaren helburua jendea alor erkidearen eskala guztiez jabetzea den, betiere haurtzarotik abiatuta eta jolasaren bidez. Eta aldi berean diziplina arkitektonikotik etorkizuneko biztanleek izango direnek ekartzen diguten ikuspegi berriez ere jabetzea. Beren sormena garatzeko erremintekin hornituz artetik eta arkitekturatik.
Lan komunitarioko ekimena, zeinak auzoak adineko pertsonentzat atseginagoak eta irisgarriagoak izan daitezela duen helburu, pertsona horiek eguneroko bizitzako jarduerekin jarrai dezaten, kaleetatik paseatzen eta leku esanguratsuetara joaten, betiere beste pertsona batzuekin harremanetan jarraitzeko moduan.
Hiri-mikrojarduketen lana gune publikoa berreskuratzeko. Jarduketa horien diseinua kolektiboa da, herritarren parte-hartze prozesu zabal baten bidez. Printzipioen artean lurralde osorako baliabide publikoen berdinbanaketa, genero-ikuspegia, ikuspegi ekologikoa, eraikuntzarako benetako inplikazioa, erabiltzaileei dagokien erabilera eta mantentze-lana.
Etxebizitza-eskaintzatik bereziki baztertutako gazte eta adinekoei bereziki zuzendutako proiektu komunitarioa. 16 apartamentu pribatu, gune eta zerbitzu partekatuak eta udalerriaren zabaldutako guneak dauzka.
Komunitate bateko auzokoen artean interakzioa gerta dadin oinarrizkotzat jo ditugun funtzionalitateak biltzen dituen plataforma: trukatzea, laguntza ematea, hitz egitea, eta guztien gainetik: proiektu komunitarioak eta saltoki-sare adiskidetsuak garatzea.

BIZITETXE (Durango) I Durangoko udala eta Tipi

Etxebizitza Ordenantza bat sortzeko lan-prozesua generoaren ikuspegitik. Araudi horrek diseinu-parametro berriak biltzen ditu familia-etxeko lanak eta pertsonen zainketa errazteko, eta baita auzotarren artean komunitate-lotura handiago bat sortzeko.
Hiriko zaintzako praktika eta harremanen inguruan agerikotasuna ematen eta sentsibilizatzen saiatzen den prozesu komunitarioa, hiri-diseinuaren eta garapen komunitarioaren erdian jartzeko lagunduz. Elkartze-saretik eta hirian jada dauden ekimenetatik zabaltzen da batez ere ikuspegi hori, gune kolektibo bat gauzatuz elkartze-ehun horri laguntza eta babesa emateko.
Flâneuse, paseatzaile deserosoa, zeinak ez duen soilik guneen artean mugitzeko dugun modua aldatzen, baizik eta gune horiek geureganatzeko eta geuretzat erreklamatzeko dugun modua ere bai. Emakumeak elkarrekin ibiltzen garenean, zalantzan jartzen dugu ezarritako ordena, eta, hori egitean, kontrakontakizun bat eraikitzen dugu, hiritik eta gune publikotik ibiltzeko modu berri bat.